XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TIVE bulegoak prestaturik.
Bidaiatzeko era merkeak gazteentzat.26 urtetara bitarteko gazte guztiak, ikasleak eta taldeekin batera doazen irakasle zein gazte-gidariak baliatu daitezke bidaiatzeko aukera horretaz.
TIVEren eskaintzen helburua, ekonomia baliabiderik ez duten gazteei bidaiak egiteko aukera ematea da; horrekin batera komunitate nahiz herrialde desberdinetako gazteekin harremanak sortu eta estutzeko aukera ematen duen bidaiatzeko modua bultzatzen da.
TIVEren egitarauetan banaka zein taldekako bidaiak sartzen dira.
87-88 negu-udaberrirako lau bidaia mota prestatu dira: Garraioak, Edurra, ostatuak eta Estatuko zein atzerriko Ostatu eta Ibilbideak.
Neguko kirolak gustokoak dituztenentzat, berriz,
Edozein kasutan ere, TIVEk informazio orriak argitaratu ditu.
Interesatuek Bilboko Gran Via 50.eko 7. solairura jo dezakete informazio bila edota baita 4414277 eta 4414004 telefonoetara deituz ere.